Bilduren kudeaketa ekonomiko txarrak, hiria geldiarazi duela uste du PSEk
Udal gobernuak, aurrekontuen %15,7a bakarrik erabili duela esan dute.
Kudeaketa ekonomiko txarrak hiria geldiarazi eta zerbitzu publikoen gainbehera eragin duela azaldu du Susana Garcia Chuecak. Gaur egindako agerraldian, hirian zehar ez direla berritze lanak ikusten esan du: “ezta beste edonolako lanik ere”, gaineratu du. Hain zuzen ere, aurrekontuen %15,7a bakarrik erabili dutelako dela hori uste du: “Bilduk, aurrekontuetatik %15,7a bakarrik erabili du, horrek argi azaltzen du zergatik kalean zehar joanda ez den eraberritze lanik ikusten”, esan du.
Guztira, 71,4 milioi euro zeuden aurreikusita gastuetan, eta orain Bilduk 40,3 milioi euro bakarrik gastatzea aurreikusten duela esan du Garciak. Azkenik gaineratu du, gastu arruntetatik, 9 milioi euro aurreztuko dituela Bilduk, horien artean, 3 milioi kale mantenu eta garbiketan aurreztuz.