Donostiak turismo datuak mantendu ditu
Espainiako bisitak jaitsi badira ere, Europako turistek mantendu dute kopurua.
Hiriko turismoarentzat 2012a urte ona izan da. Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruizek azaldu duenez “urte bikaina” izan da.
2011n marka guztiak hautsi ziren eta hori hobetzea oso zaila dela esan du Ruizek. Beraz, bisitak zerbait jaitsi badira ere (zehazki, %0,95a), positiboki baloratu du urtea.
Gainera, krisiaren eraginak Espainiako bisitak jaitsi araziko zituela espero zutela esan du, eta hala izan da, zehazki, %1,31 egin du behera. Baina Europako bisitek aurreko urteko datuak mantendu ahal izan dituztela azaldu du, izan ere, hauek %0,48 egin dutela gora.
Donostia Turismoko ordezkari Manu Narvaezek 2013rako zuzendaritza planaren ardatzei jarraituko diotela esan du.
Produktuen salmentak, gora
Azpimarratu dute, bestalde, Donostia Turismok eskainitako produktu turistikoek oso harrera ona izan dutela eta fakturazioa %36,9 igo dela 2011 urteatekiko.
Produktu turistikoen artean, arrakasta handiena kirolarekin lotutakoek izan dute, eta baita ihesaldi erromantikoek ere.