Elkarretaratzea egingo dute Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean, Abiadura Handiko Trena geldi dezaten eskatzeko
AHT Gelditu! Elkarlanak 2013ko aurrekontuetan Eusko Jaurlaritzari Abiadura Handiko Trenarentzat partida ekonomikorik onar ez dezala eskatu dio, hainbat eragileren babesarekin. Hain zuzen ere, AHTren aurkako mugimenduak eta ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuen ordezkariek agerraldia egin dute azpiegitura salatzeko eta otsailaren 20an egingo dituzten elkarretaratzeak iragartzeko. Donostiaren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzen aurrean egingo dute protesta otsailaren 20an, AHTa geldi dezaten eskatzeko.
