Ertza taldeak hip-hop eta break dantzariak behar ditu
Ertza antzerki eta dantza taldeak hip-hop eta break dantzariak behar ditu, proiektu berri batean parte hartzeko. Dantzariak mutilak izan behar dute.
Hautaketa proba datorren ostiralean, otsailaren 1ean egingo da Artelekun, 16:00etan.
Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, nahikoa izango da ostiralean Artelekura joan, eta dantzarako trebetasuna erakustea. Norbaitek aurrez bere curriculuma edo aurkezpen-bideoa info@ertza.com helbidera bidali dezake, baina ez da ezinbestekoa.