
Donostiako 58. Nazioarteko Krosa (Argazkia: Fly Group)
Eritreako Teklemariam Medhin izan zen azkarrena Donostiako 58. Nazioarteko Krosean, igandean; eta 2009an egin zuen bezalaxe, txapela jantzi zuen. Ugandako Thomas Ayekok eta Espainiako Antonio Jimenezek osatu zuten podiuma. Ivan Fernandez arabarrekin lehia izugarria izan zuen Jimenezek, eta azkenean aurrea hartu bazion ere, Fernandez izan zen lehen euskalduna, laugarren postuan geratuta. Emakumezkoei dagokienean, Sofia Assefa etiopiarra izan zen azkarrena, Chemos faboritoaren aurretik geratuta. Bi eritrearren atzetik, Diana Martin helmugaratu zen.
Giro aparta bildu zen hipodromoan, eta euririk gabeko lasterketaz gozatzeko aukera izan zuten zaleek. Vasco de Camping elkarteko lagunek ere parte hartu zuten, izan ere, urtero legez oinez joan ziren hipodromora, lasterketaz gozatzera. Ibilbide ederra egin zuten elkartutako 150 lagunek.

Vasco de Camping mendi elkarteko kideak, igandean egindako txangoan (Argazkia: Vasco de Camping)