Olatu ikusgarriak ekarri ditu denboraleak
Euskalmetek iragarri bezala, denboraleak olatu handiak ekarri ditu gaur kostaldera. Goizean goizetik itsasoari dagokion alerta laranja ezarri dute, eta itsasertzeko hainbat bide moztu dituzte. Izan ere, udalak hainbat neurri hartu ditu kalteak ekiditeko. Arratsalderako espero ziren olatu handienak, eta hala izan da. Jende andana gerturatu da Pasealeku Berrira eta Zurriolara, olatuen indarra gertutik ikustera.
Olaturik handienak gaur izan dira, baina bihar ere kostaldean arretaz ibiltzeko eskatu dute. Bihar goizean alerta horia ezarriko dute, olatuek gogor joko dutelako. Arratsalderako giroa lasaitu egingo da.
(Argazkiak: Nagore Koch)