Olatuak gogor jotzen ari dira kostaldea
Alerta laranja arratsaldeko seiak arte eman dute.
Bost metroko olatuak iragarri zituzten gaurko, eta hainbat neurri hartu dituzte kalteak ekiditeko. Pasealeku Berria, esaterako, moztu egin dute; eta Salamanka pasealekua irekita dago, Jauregi Jeneralaren kalea arte. Ondarretan, berriz, Haizearen Orrazirako bidea ere moztu egin dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur goizeko seietatik arratsaldeko seiak arte alerta laranja emana du, ziklogenesi bategatik lauzpabost metroko olatuak iragarri baititu. Kostaldeari eragingo dio denboraleak. Jaurlaritzak ohartarazi du tarte horretan ez bainatzeko, itsasora ez ateratzeko ontziekin, kostaldean ez paseatzeko eta itsasontziak ondo lotzeko.
(Argazkiak: Nagore Koch)