"Donostiako euskarazko komunikabide bakarra izanik, gure babesa eman nahi diogu"
Donostiako LABek ere Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpainan parte hartu du. Donostiako euskarazko komunikabide bakarraren alde egiteko beharra azpimarratu du.
Zu ere Irutxuloko Hitzaren harpidedun edo sustatzaile izan zaitezke. Urtean 77 euroren truke, Irutxuloko Hitza astekaria etxera bidaliko dizugu eta hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango duzu. Irutxulo.hitza.eus webgunearen bidez jarraitzen bagaituzu, izan zaitez sustatzaile. Urtean 30 euroren truke gure proiektua sustatuko duzu, eta hainbat opari eta sarrera eskuratzeko aukera izango duzu.