Nazioarteko eta bertako irakasleak asteleheneko bileran. (Argazkia: Antigua-Luberrin)
Bost herrialde desberdinetako irakasleak bildu dira, zehazki, Alemania, Irlanda, Norvegia, Hungaria eta Errumaniakoak.
Astelehenean, bilera egin zuten Antigua-Luberri ikastetxean, europar Comenius programan aurkezteko proiektu bat adostu eta zehazteko. Antigua-Luberri, nazioarteko sei ikastetxeren koordinatzailea da. Hain zuzen ere, Alemania, Irlanda, Norvegia, Hungaria eta Errumaniako ikastetxe batzuetakoa.
Proiektuak, irakaskuntza eleanitza, europar proiektuak garatzea, atzerritar hizkuntzen aniztasuna, ikasleen egonaldiak atzerrian, trukaketak, curriculmarekin zer ikusia dutenak eta abar lantzea du helburu.
Proiektua onartua izanez gero, hainbat ikastetxeetako ikasleek gauzatuko lukete baliabide digital anitzak erabiliz. Komunikatzeko eta proiektua bera garatzeko ingelesa erabiliko da. Baita ere, beste kideen herrialdetara bidaiatzeko eta haiek hona etortzeko aukera izango dute.
Bestalde, hezkuntza ikuspuntu desberdinetatik landuko dute. Ikastetxe bakoitzak egingo du behar den hausnarketa, analisia eta ikerketa. Ondoren,
konparaketak eta ondorioak aterako dira.
Eva Insausti proiektuaren koordinatzaileak, bilera aurreikusi bezala, ondo joan zela azaldu zuen.