Urumeako I. Skiff Jaitsierako partaideak (Argazkia: Ur-Kirolak)
Antxon Beitiaren Oroimenezko Urumeako II. Skiff Jaitsiera jokatutako dute igandean, 9:30ean. Ur-Kirolak Arraun Elkarteak antolatu du aurten ere lehia, Gipuzkoako Arraun Federazioaren laguntzarekin. Martutenetik atera eta Maria Kristinako zubira arteko bost kilometroko ibilbidea egin beharko dute partaideek. Hori bai, ibaia egoera txarrean egon ezkero, lau kilometroko bidea egingo dute, eta Burdinezko Zubiaren parean bukatuko dute erlojupeko proba.
Izen ematea irekia dago eta kadete, junior, senior zein beterano mailetan parte har daiteke.
Erlojupeko proba izanik, minuturo partaide bat irtengo da; lehen ontziaren irteera 9:30ean izango da, beraz, 10 minutu lehenago irteeraren atzealdeko beroketa eremuan egon beharko du.
Iaz 20 arraunlarik lortu zuten helmugaratzea eta Iñaki Burutaran loiolatarra izan zen txapelduna, 19:06:21eko denborarekin.