Museum Cemento Rezolari kanpoaldea aldatu ahalko dio edonork
Zementu biziduna RezolARTE lehiaketako proiektu irabazlea izan da. Ekimen honen helburua Añorgako Museum Cemento Rezolari bizia ematea da, bertako bizilagunen parte hartzearekin. Horretarako, Utzi zure marka ekimena egingo dute larunbat honetan. Bertaratzen den edozein añorgatarrek bere marka utzi ahal izango dute zementuzko plaka batzuetan. Ondoren, xafla horiek museoko kanpoaldeko horman jarriko dituzte.
Modu honetan, museoaren etengabeko eraldaketa lortu nahi da bizilagunen parte hartze zuzenarekin. Utzi zure marka ekimenaren lehen saioa larunbatean izango da, 16:30ean, baina martxoa arte beste hainbat saio egingo dira.