Aitor ikastolako kaldereroak Egian abestera eta dantzatzera atera dira
Aitor ikastolako ikasleek Egiako kaleak hartu dituzte kaldereroz mozorrotuta. Egiako ikastolako 3 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoek kantari igaro dituzte auzoko kaleak. Plazaundin bukatu dute ibilbidea, zartaiak astinduz eta taldeka dantzak eginez.