
Cohen taldea.
Hardcore gau aparta izango da gaur Dokan. Urnietako Cohen eta Donostiako Yaw taldeak izango dira zuzenean. Cohen hirukoak Cancer Days diskoko kanta berriak estreinatuko ditu; Yaw taldeak, berriz, Atlantida laneko abestiak joko ditu. Kontzertua 20:30ean hasiko da, eta sarrerak 5 eurotan izango dira salgai. Bi emanaldi hauek Harrobia Zuzen kontzertu programaren hirugarren denboraldiaren barruan programatu dute.