Euskararen Donostia Binakako Lasterketa antolatu dute otsailaren 24rako
Herrikrossa.com webgunean, egunean bertan, berriz, 30 euroren truke eman dezakete izena.
Lasterketa berri bat ibiliko da datorren otsailaren 24an hiriko kaleetan. Izan ere, Euskararen Donostia Binakako Lasterketa antolatu du AEK euskaltegiak. Korrika Kulturalaren ekimenetako bat da lasterketa, eta euskararekin zerikusi zuzena duten hiriko hainbat txokotatik igaroko da. Lasterketak berezitasun bat izango du, partaideek binaka parte hartu beharko dutela, eta bikoteak bi neskek, bi mutilek, edo neska batek eta mutil batek osatu ditzakete. Modalitate bakoitzarekin sailkapen bat egingo dute eta modalitate bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuak sarituko dituzte. Guztira, 6’25 kilometroko ibilbidea izango da, eta 16 urtetik gorako edozeinek parte har dezake. Irteera eta helmuga udaletxearen aurrean izango ditu lasterketak, eta behin bukatuta, Bulebarreko kioskoan banatuko dituzte sariak.
Gehienez 300 bikotek izango dute parte hartzeko aukera, eta bikoteko 20’60 euro ordaindu beharko dituzte aldez aurretik izena emateagatik