Huyck Wangnerreko langileei elkartasuna adierazi die udal gobernuak
Multinazionalak Zizurkileko planta ixtea erabaki du, eta ondorioz 81 langiletik 75ek euren lana galduko dutela jakinarazi dute.
Adierazpen baten bidez, Donostiako udal gobernuak bere elkartasuna eta babesa helarazi die Huyck Wangerretik kanporatuak izateko arriskuan dauden langileei eta euren senitartekoei. Bereziki, haien artean diren donostiarrei adierazi die elkartasuna. Hilaren 21ean eman zieten langileen ordezkariei erregulazioaren berri, eta ELAk jakinarazi zuenez, enpresak etekinak izaten jarraitzen du.
Bestalde, gehitu dute, Huyck Wangnerreko kasua ez dela bakarra, eta ez dela izango ere; “gutxi batzuen interesak pertsonen beharren gainetik jartzen dituen ekonomia eredua aldatu ezean behintzat”, esan dute. Azkenik lanean jarraituko dutela adierazi du udal gobernuak: “Gure aldetik, bide horretan hartuak ditugun konpromisoak betetzen jarraituko dugu”, adierazi dute.