Tokiko Gobernu Batzordeak 221.200 euro bideratuko ditu lan partekatuaren planeko laguntzetarako
Tokiko Gobernu Batzordeak 221.200 euroko partida bat onartu du gaur goizean, lan partekatuaren planeko laguntzetarako. Laguntza hauek puntualak dira, eta Donostiako Udalarekin Lan Plan bat sinatu duten pertsona eta familien oinarrizko beharrei erantzun asmo diete, hala nola, gizarteratzen lagundu gizarte arriskuan edo gizarte bazterkeriako arriskuan daudenei. Aurreko urtean 479 pertsonak jaso zuen laguntza hau; 298 emakumek eta 181 gizonek.
Gizarte Ongizateko zinegotzi Jon Albizuk adierazi du laguntza hauek gizarte bazterkeriako kasu konplexuei aurre egiteko edo pertsona ahulei kasu egiteko oinarrizko lanabes izateko sortu zirela. Alde horretatik, azaldu du, janari edoeta ostatu behar oinarrizkoei erantzun ezin dieten familiek, baldintza guzti-guztiak bete beharrik ez izatea erabaki dela, batez ere haurrak edo mendekotasunen bat duten pertsonaren bat duten familiak izanez gero. Udalaren 2013ko Aurrekontuko Gizarteratze Programari erantsiko zaio kontu-sail hau.
Laguntza hauen kontzeptuak era askotakoak dira. Hor kokatzen dira, esate baterako, etxebizitzaren inguruko gastuak ordaintzekoak (hipotekak, alokairuak…), diru sarrerak bermatzeko errentaren aurrerakinak (oinarrizko beharretarako), beste pertsona batzuk zaintzekoak, haurtzaindegietarakoak, prestakuntzarakoak, lege aholkularitzarakoak, osasun arretarakoak, uraren eta zaborraren tasetarakoak eta garraiotarakoak.