Hipodromoko bidea konpontzen hasiko dira
Udalak hipodromoko errepidea konpontzeko lanak hasiko ditu asteazkenean. Galtzada hondoratuta dago eta konpondu ahal izateko beharrezkoa da bidea guztiz ixtea. Kartelak jarriko dituzte bidea moztuta dagoela jakinarazteko eta Zubietako instalazioetara eta etxeetara joateko Merka Bugatitik sartzea gomendatu dute.
Lanek astebete iraungo dute.
