Santa Ageda bezperan, kantari
Santa Ageda bezpera omen da Euskal Herriko eguna. Hala dio kopla zaharrak, eta koplari jarraiki, kalera irten dira herritarrak, makila eskutan, urtero legez. Eguraldia ez dute lagun izan, baina euriak ez ditu kikildu donostiarrak. Irudian, Loiolan bildutako talde bat kantari.


