Manuel Carreiras elebitasunaren inguruan, 'Badu, Badan'
Kognizioaren, burmuinaren eta hizkuntzaren azken ikerketak ezagutzeko aukera izango da gaur, asteazkena, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) nazioarteko zentroko zuzendaria den Manuel Carreiras-en eskutik, Badu, Bada erakusketan.
Bere ikerketen arabera jakin da gehiengoak jaiotzetik hizkuntza bat baino gehiago ikasten duela edo bigarren hizkuntza bat ikasteari denbora eta esfortzu asko eskaintzen zaiola. Elebitasuna munduan hazten doan fenomenoa da eta oso aukera ona burmuinaren plastikotasuna ikertzeko. Nola negoziatzen du garunak bi hizkuntzekin batera? Elebidunen burmuina ezberdina al da? Gure garuna aldatu egiten al da bigarren hizkuntza ikasten dugunean? Elebitasunak Alzheimerrarengadik babesten al gaitu?
Hitzaldian gai horien eta elebitasunarekin harremana duten beste batzuren inguruko ezagutza zientifikoa zertan den azalduko du Carreirasek.
Hitzaldia 19:00etan izango da, gazteleraz, euskarazko aldibereko itzulpenarekin. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.


