Ibermaticako langileek greba hasi dute protestekin
238 lagun lanpostua galtzeko arriskuan daudela salatu dute eguerdian egin duten manifestazioan.
Joan den astean jakinarazi zuten bezala, Kutxabankeko zerbitzu informatikoaz arduratzen den Ibermatica enpresako langileek greba hasi dute gaur. 238 lagun kaleratzeko arriskuan daudela azaldu zuten, horietatik 187 Donostiako zentrokoak lirateke.
Gaur eguerdian, manifestazioa egin dute Donostian zehar eta Bulebarrean bukatu dute. ELAk sinatutako pankartetan Ibermatica enpresak, langileak alde batera utziko dituela jartzen zuen. Lau eguneko greba egingo dute, hau da, ostirala bitartean.
Murrizketa hau, hiru euskal kutxen fusio prezesua amaitzear denean datorrela esan dute. Horrekin, egun BBK, Kutxa eta Caja Vitalen zerbitzu informatikoetan lan egiten duten 700 langileetatik 238 kalera joan daitezkeela uste du langile batzordeak.