Dantzaz 'Brrmmm!' izeneko koreografia prestatzen ari da Donostia 2016 proiektuaren egoitza berrian
Kalitatezko dantza herritar guztiengana eta espazio guztietara egokitzea da Donostia 2016 proiektuaren helburuetako bat. Hala, Dantzaz konpainia donostiarra koreografia bat prestatzen ari da, Hilde Koch koreografo donostiarraren eskutik proiektuaren barnean. Easo kalean dagoen suhiltzaileen egoitza ohia Donostia 2016 proiektuaren egoitza berria izango da udaberri aldera; lekua egokitzen ari diren arren, Dantzazekoak egoitza horretan bertan ari dira BRRMMMM! izeneko koreografia prestatzen. Udaberriko inauguraziorako, ordea, beste koreografia bat prestatuko dute.
Gainera, gaur, bihar eta etzi, entsegu irekiak egingo dituzte Dantzazeko kideek, 17:00etatik 18:00etara; eta nahi duen guztia hurbil daiteke ikustera. Hori baino lehen, ordea, komunikabideek koreografiaren zati batez gozatzeko aukera izan dute gaur goizean.