Reala eta Athletic elkarren aurka arituko dira otsailaren 22an (Argazkia: realsociedad.com)
Datorren asteartean, otsailak 19, Reala eta Athleticen arteko derbirako sarrerak salgai jarriko dituzte Anoetako txarteldegian, 9:00etan. Partida ostiralean jokatuko dute, otsailaren 22an, 21:30ean, San Mamesen. Klub txuri-urdinak 200 sarrera jarriko ditu salmentan; 38 euroko 150 sarrera, eta 70 euroko 50 sarrera. Erosle bakoitzak bazkide txartel bakarra aurkez dezake txarteldegian, eta gehienez bi sarrera erosteko aukera izango du.