Elkarretaratzea egin dute Artzain Onaren aurrean, 'gazteria libre eta legala' leloarekin
Jende andana bildu da Artzain Onaren elizaren aurrean,Torturarik ez. Euskal gazteria libre eta legala leloarekin. Ertzaintza inguruan izan da, baina normaltasunez egin dute protesta, Donostiako hamabost gazte auzipetuen aldeko oihuen artean.
- Protesta hasi baino lehen, euriak euri, jende ugari zegoen jada plazan. (Argazkia: Nagore Koch)
- Elkarretaratzea. (Argazkia: Nagore Koch)