Gazte auzipetuen aldeko manifestazioa egingo dute martxoaren 9an
Espainiako Auzitegi Gorena gaur bildu da Donostiako hamabost gazteei ezarritako sei urteko espetxe zigorra berrikusteko. Auzipetu donostiarrei babesa emateko helburuarekin, hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute Artzain Onaren elizaren aurrean eta, protesta amaituta, martxoaren 9an Donostian manifestazioa egingo dutela iragarri dute, Bulebarretik abiatuta. Bitartean, Auzitegi Gorenaren erabakia jakin artean, ostegunero Artzain Onaren plazan bilduko direla jakinarazi dute, 19:00etan.