'Leku hutsak, hitz beteak' dokumentala, San Telmo Museoan
Badu, Bada erakusketaren barneko azken ekimenen artean, gaur, asteazkena, Bernardo Atxagaren inguruko “Leku hutsak, hitz beteak” dokumentala eskainiko dute. Ondoren, Joxe Angel Arbelaitz zuzendariarekin solasaldia izango da. Saioa San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoan egingo dute, 19:00etan.
Sarrera doakoa da, eta gonbidapenak gaur bertan, 18:00etatik aurrera jaso ahal izango dira museoko harreran.


