Kopagoaren aurka elkarretaratzera deitu du Duintasuna elkarteak
Bihar egingo dute protesta, 11:00etan, Groseko anbulategi aurrean.
Adineko pertsonen eta pentsiodunen Gipuzkoako Duintasuna Elkarteak, elkarretaratzera deitu du bihar osasungintzako kopagoaren aurka. Hain zuzen ere, elkarretaratzea 11:00etan egingo dute Groseko anbulategi aurrean, Eusko Jaurlaritza: Osasungintzako kopagoari intsumisioa. Eskuduntzen transferentzia orain! lelopean.
Batetik, botika batzuk bitan ordaindu behar dituztela salatu nahi dute; zuzenean zein zergekin. Beste botika batzuk, ordea, %100 ordaindu beharko dituztela ere salatu dute, hain zuzen, 417 medikamentu.
Hortaz, Madrilek ezarritako murrizketak Nafarroako zein Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuek ez ditzatela ezarri eskatzen dute. Baita ere, osasungintzako aurrekontua handitzea eta honela, publikoa, unibertsala eta doakoa den osasun sistema propioaren alde egitea hauta dezatela.