Dagoeneko 2.000 lagunek eskatu dute Mugi txartela
webgunean dago.
Sistema berria martxoaren 4an jarriko da martxan; kanpainak maiatzerarte jarraituko du.
Gipuzkoako garraiobideak bat egin dituen sistemako txartelaren kanpaina aurkeztu dute gaur. Gipuzkoako Mugikortasun eta Azpiegitura diputatu Larraitz Ugartek azaldu duenez, dagoeneko 2.000 lagun inguruk eskatu dute txartel berria. Hala ere, azaldu du, ez dutela “eskaera uholderik” espero, izan ere, donostiarrek berriki egin baitute aldaketa Lurraldebus txartelera, zehazki, 125.000 donostiarrek. Kanpaina abian da otsailaren 11etik, eta maiatzerarte jarraituko du, sistema berria Martxoaren 4an abian jarriko den arren.
Mugirekin zu irabazle lelopean, ideia positiboa zabaldu nahi izan dute, sistema berriak dituen hobariak eta erreztasunak azpimarratuz. Hainbat euskarritan egin dute kanpaina; irratian, telebistan, prentsan, autobus geltokietan edo triptiko bidez, esaterako. Guztira kanpainak 157.631 euroko kostua izan duela azaldu du Ugartek; horren %60a komunikabideetan inbertitu dute. Gainera, Donostian lau informazio puntu daude irekita, Udalinforen guneetan, herritarren dudei erantzuteko. Mugikortasun zinegotzi Jon Albizuk esan du, dudak eta galderak ohikoak eta espero zituztenak izaten ari direla.
Bestalde, Ugartek azaldu du, gipuzkoarrentzat aldaketa eta berri ona dela hau, eta erakundeentzat ere aukera hona dela elkarlanean aritzeko; “guretzako apostu bat da garraio publikoa hobetzeko eta Gipuzkoan koordinatzeko”, esan du.
Azkenik, gogorarazi dute, Lurraldebus txartela dutenek ez dutela aldaketarik egin beharko. Informazio guztia Mugi Gipuzkoa