Alfonso Vazquez eta Nora Galparsoro, gaurko aurkezpenean. (Azpiegitura: Donostiako Udala)
Marrutxipin eta Iztuetan egingo dituzte, eta lanak urrian eta azaroan bukatzea espero dute, hurrenez hurren.
Donostiako Udalak astelehenean hasiko ditu Marrutxipi eta Iztuetan ekaitzen ura jasotzeko biltegiak eraikitzeko lanak. Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzi Nora Galparsorok azaldu du, proiektuaren helburua, euri-garaian ibilgu publikoetara egiten diren isureketen kutsadura-karga murriztea dela. Izan ere, euri-urek kutsadura-karga handia izan ohi dute euriaren lehen minutuetan, hiriko bide eta hiri inguruetan metatutako gai organiko eta ez organikoak arrastratzen dituztelako. Honek Groseko hondartzari eta Urumeari eragiten die.
Ur horiek jasotzeko, Marrutxipin eraikiko duten biltegiak 42 metroko luzera, 23 metroko zabalera eta 9,45 metroko garaiera izango du eta guztira 4.000 metro kuboko edukiera. Lanak urrian amaitzea aurreikusten dute.
Gros eta Egia artean, epaitegien ondoan dagoen Iztuetakobiltegiak bestalde, 6.000 metro kuboko edukiera izango du eta 4,4 metroko ur-lerroa. Lanak azaroan amaitzea espero dute.
Europako laguntza ekonomikoak
Bi proiektuak Europako Kohesio Funtsak lagunduko ditu. Marrutxipiko lanek 2.124.000 euroko kostua izango du eta Iztuetakoak 2.688.971 eurokoa. Horien %80a hartuko du beregain Europako laguntzak.
Mugikortasunari dagokionez, Marrutxipiko lanek ez dutela eragozpen gehiegirik eragingo azaldu du Galparsorok. Izan ere, azalera libre dago. Asko jota, lehen hilabeteetan, kamioiei joan-etorriek eragozpen batzuk sortatu ahal izango dituztela azaldu dute.
Iztuetako lanek ordea, eragozpen handiagoak sortzea aurreikusten dute. Gros eta Egia arteko komunikazioa mantenduko dute oinezkoentzat, eta trafikoan ez dute desbideratzerik egingo. Bai ordea, kamioien sartu-ateratzeentzat bideren bat egokitu.
Lanei bisitak lehen aldiz
Lanen inguruan heritarrak informatzeko, estolden garbiketarako erabili zuten
Wanted Koskodrilo kanpainarekin jarraituko dute. Gainera, lehen aldiz behin lanak bukatuta herritarrek biltegiak barrutik kusteko aukera izango dute; “obra kaleko begietara ikusezina denez, jendeak dirua zertan inbertitzen den ikusteko beste modu bat da”, azaldu du Galparsorok.