Elkarretaratzea egin dute eskola euskaldunaren alde
40 bat lagun bildu dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean.
Euskara baztertzen duen hezkuntza ereduen aurka elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean.
Euskal Herrian Euskarazek (EHE) deituta 40 bat lagun bildu dira eskola euskaldunaren defentsan. EHEko kide Xabat Labordek azaldu duenez, eredu sistema hau “agortuta dago” eta “euskaldun eleanitzak” bilatzen dituen eredu baten alde egiteko garaia da.
Elkarretaratzean Kantu Jirara bidean zihoan talde bat gerturatu da eta kantuan ariti dira.



