Uneoro nagusitu da Lagun Aro GCB; honekin, denboraldiko laugarren garaipena lortu du.
Lagun Aro GBCk Blancos Rueda Valladoliden aurka irabazi du (94-98). Hasieratik irabazten hasi da Lagun Aro. Blancos de Rueda menpean izan du uneoro eta laurden guztietan gailendu da. Taldea defensan sendo aritu da eta erasoan ez du hutsik egin; hirukoak hainbat izan dira norgehiagoka osoan zehar.
Lagun Arok ezinbestekoa zuen gaurko garaipena, izan ere, arrisku postuetatik ateratzeko aukerarik izaten hasteko, gaur irabaztea zen lehen pausoa. Garaipen honekin, denboraldiko laugarren garaipena lortu du.