
Crystal Fighters taldea.
Sarrerak gaur jarri dituzte salgai, 17 eurotan.
Eszenatokia errepikatuko du Kutxa Kultur Festibalak, izan ere, iaz bezala, Igeldoko jolas parkea izango da musika independientearen jaialdiaren lekuko. Kutxa Kultur Jaialdian zuzenean arituko diren lehen taldeak jakinarazi dituzte arduradunek gaurko prentsaurrekoan: Crystal Fighters, Built to Spill, Delorean, Crocodiles, Bobby Bare Jr eta Damien Jurado. Hala ere, oraindik izen askoren berri ematea falta zaie, guztira 28 talderen kontzertuak izango baitira.
Zehazki, irailaren 6an eta 7an izango da Kutxa Kultur Festibala, Igeldoko jolas parkean; eta gaur bertan jarri dituzte sarrerak salgai, 17 euroren truke Kutxasarrerak.net webgunean.