Denboraldiko lehen estropada jokatu du Donostiarrak
Denboraldiko lehen estropada jokatu zuen Donostiarrak, joan den larunbat arratsaldean. Hondarribiko XIII. Traineru Jaitsiea egon zen jokoan, eta bertan izan zen Xabier Zabalak zuzentzen duen kuadrilla. Gizonezkoen senior mailako 26 traineru aritu ziren nor baino nor, erlojupean, eta Torrekua 16. postuan geratu zen, 21 minutu eta 25 segundoko denborarekin. Donostiako talde gaztea lan txukuna egiteko gai izan zen, Xabier Goienetxea patroiaren gidaritzapean. Liga hasi bitartean, oraindik ere hobetzeko tartea izango du taldeak. Orio izan zen azkarrena, 20:15eko denborarekin, eta bere atzetik geratu ziren Hondarribia eta San Pedro.
Bestalde, gizonezkoen beterano eta jubenil mailako bost traineru lehiatu ziren, eta Getxo izan zen txapelduna (16:07). Emakumezkoetan, berriz, Zumaia izan zen lau traineruetan lehena (16:10).