Erresistentzia eta desobedientzia metodoez arituko dira Kortxoenean
Itoizko solidario batek emango du tailerra larunbatean.
Datorren larunbatean, otsailak 23, Desobedientzia: erresistentzia metodoak izenburupean tailerra egingo dute Kortxoenea gaztetxean (Indianoenea 16).
Tailerra, AHTren aurkako Donostiako taldeak antolatu du. Dinamizatzailea Itoizko urtegiko solidario bat izango da. Dinamika, goizeko 11:00etan hasiko dute.