
Estonia, Frantzia, Polonia, Malaisia, Japonia, Errusia eta beste hainbat herrialdetako 134 pianista lehiatuko dira Donostia Hiria XVIII. Nazioarteko Piano Lehiaketan. Martxoaren 8tik 10era jokatuko dute lehiaketa. Viktoria Eugenian, maila gorenekoak ariko dira, eta Antzoki Zaharrean, oinarrizko eta erdi mailakoak. Saio guztietarako sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak hartu beharko dira antzoki bakoitzeko txarteldegian. Goiz eta arratsaldez arituko dira pianistak lanean, eta martxoaren 10ean kontzertu berezia eta sari banaketa egingo dute Viktoria Eugenian, 22:30ean.