Donostiako udalean harrera egin diote Saharako Errepublikako ordezkari berriari
Ordezkaria Mohamed Fadeli da eta Udal gobernuko eta aldundiko ordezkariek egin diote harrera.
Donostiako Udalaren izenean eta Gipuzkoako Foru Aldundiarenean, harrera egin diote Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari berriari. Hain zuzen ere, Donostiako udalean egin diote harrera Mohamed Fadeli.
Harreran, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre, Lankidetzako zinegotzi ordezkari Jon Albizu, Gizarte Politikako diputatu Ander Rodriguezeta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nazioarteko Garapenerako Lankidetzako zuzendari Arantzazu Santos izan dira.
Izagirrek ongi etorria egin dio Fadeli eta azpimarratu du Euskal Herriaren eta Sahararen arteko harremanak sendotu behar direla: “Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldekoa naiz”, esan du. Bestalde eskatu du, Nazioarteko Legedia bete dadin.