Europako Beteranoen IX. Atletismo Txapelketa jokatuko dute hirian, martxoaren 19tik 24ra
Europako Beteranoen IX. Atletismo Txapelketa martxoaren 19tik 24ra jokatuko dute Donostian. Txapelketa horrek kontinente zaharreko 3.000 kirolari baino gehiago ekarriko ditu hirira. Duela 10 urte ere, 2003an, beteranoen lehiaren lekuko izan zen hiria, baina orduko hartan, 1.500 atleta inguru aritu ziren nor baino nor. Anoetako Gaska kiroldegia izango da txapelketaren bihotza; bertan egingo dute korrikalariaren azoka, baita atletentzako beste hainbat ekimen ere. Lasterketak eta gainontzeko probak, aldiz, Belodromoan, Anoetako estadio txikian eta Anoetan jokatuko dituzte.