Ismael Serrano, Viktoria Eugenia Antzokian
Gaur, asteazkena, Ismael Serranok kontzertua eskainiko du Viktoria Eugenia Antzokian.
Estudioan grabatutako zortzigarren diskoa aurkezten ari da agertokietan: Todo empieza y todo acaba en ti. Autoreak berak honela argitzen du diskoaren izena: “Geure baitan bilatu behar dugu etorkizuna argitzen duen sugarra; garai zailotan bide berri bat bilatu behar badugu mundu hobe baterantz, geure baitan hasten da bide hori, geure borondatean, geure ametsetan. Eta horretarako, esnatu beharra dago”.
Ismael Serranok berak “berriro haste bat” dela esanez definitzen du diskoa. “Maite ditudan musika guztiak daude bertan, nire eragin guztiak, eta batura horretatik soinu berri bat sortu da: erabatekoa, dinamikoa”, azaltzen du artista madrildarrak. Lan berri bat da, dio egileak, non kantak “irekitzen eta ixten diren loreak bezalakoak baitira, non pieza bakoitzean baretasun-une bat eta ondoren leherketa bat baitago”.
Ismael Serranok, agertoki gainean, Jacob Sureda teklista eta koproduktorearekin eta Javier Bergia kantautore eta perkusio-jotzailearekin aurkeztuko du diskoa.
Kontzertu 20:00etan hasiko da. Sarrerak, berriz, 35, 33 eta 26 eurotan daude salgai.