Jon Santacanak urrezko domina lortu du munduko txapelketan
Jon Santacana eskiatzaile loiolatarrak urrezko domina eskuratu berri du Eski Alpinoko Munduko Txapelketa Paralinpiarrean. Eskiatzaile itsuen eta ikusmen arazoak dituztenen artean, jaitsiera azkarrena berak egin zuen, La Molinan, 1:25:14ko denborarekin. Oraingoan ere Miguel Galindo gidaren laguntza izan zuen. Txapelketako lehen lehia izan da, eta datorren asteazkenera arte, otsailak 27, probak egiten jarraituko dute.