Europako hondartza onenen zerrendan hamaikagarren postua eman dio TripAdvisor webguneak.
Munduko hainbat bidaiazaleen botoak jaso ditu TripAdvisor webguneak eta hondartza onenen zerrenda osatu du. Europako hondartza onenen artean dago Kontxako hondartza, hamaikagarren postuan. Espainiako hondartza onenen zerrendan hirugarren postua lortu du Kontxak, Lugoko Las Catedrales eta Formenterako Ses Illetesen ondoren. Munduko hondartza onena Siziliako Isola dei Conigli hondartza izendatu dute bidaiazaleek.