LOMCE legea salatu dute Arantzazuko Ama ikastolan
Arantzazuko Ama ikastolako irakasle batzordeak Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoaren (LOMCE) inguruko informazio batzarra antolatu zuen atzo, Martutenen, deialdia Hezkuntza komunitate osoari zabalduz. Bertan, STEE-EILAS, LAB, ELA eta CCOOek eman zuten lege honen inguruko informazioaren berri. Bihar, Astigarragan egingo dute informazio batzarra.
Arantzazuko Ama ikastolan ekimen ezberdinak abian jarri dituzte LOMCEren kontra. Ostiraletan, beltzez janzten dira eta leihoetan kartulina beltzak jartzen dituzte lema ezberdinekin. Era berean, sinadura bilketa bat egiten ari dira, gero udalean mozioa aurkezteko eta mozio hori Eusko Jaurlaritzara bideratzeko.