'Apaga la luz y veras' abestia grabatuko du Ibon Casasek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin
Rock itsua egiten duela dio Ibon Casasek. Rock musikari donostiarra da Casas, eta ikusmen arazo handiak dituen arren, La Fonda taldeko gitarrista eta ahotsa da. Dokumental bat grabatu nahi du, eta bildutako dirua erretinosi pigmentarioaren ikerketara zuzendu nahi du, hori baita ongi ez ikustea dakarkiona.
Dokumentalerako berak sortutako ‘Apaga la luz y veras’ abestiaren hainbat bertsio grabatzen ari da. Gaur, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin entseatzen aritu da, bere taldearekin batera. Izan ere, laster orkestrarekin ere abestiaren bertsio berezia grabatuko du.