Donostialdeko Metroaren kontratuak bertan behera uzteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak
Ana Oregik kargua hartzearekin bat azaldu zuen “ezinezkoa” zela proiektua aurrera eramatea, eta lehentasuna AHTan jarri zituen.
Dauden azpiegiturak hobetzea
EAJ eta EH Bilduren testuan bestalde, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote “gaurko tren sarea hobetzea”. Onartutako testuak dio proiektu hori ez dela “eraikuntza irtenbiderik egokiena benetako mugikortasun beharrei erantzun iraunkorra” emateko. Hain zuzen ere, Oregik metroaren proiektua baztertu zuenean, lehentasuna Donostiako mugikortasun eredua berpentsatzea izango zela azaldu zuen.
Horrez gain, “gaurko tren sarea hobetzea” lehenetsi behar dela nabarmendu dute EH Bilduk eta EAJk. Geltoki berriak, haietara iristeko erraztasuna eta garraio publikoko zerbitzua, oro har, hobetzeko urratsak egin behar direla zehaztu dute. Erakunde publikoen arteko “adostasuna eta elkarlana” ere eskatu dute bi alderdiek.
EAJ eta EH Bilduk adostutako testu bat aurkeztu dute; PP eta PSEk ere aurkeztu dute testu bat, baina ez du nahiko babesik jaso.
Lugaritz, Morlans eta Kontxa lotzea helburu zituen lurpeko zatia gelditzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Metro Donostialdea deituriko proiektuan esleitutako kontratuak eteteko eskatu dute EH Bilduk eta EAJk aurkeztutako testu baten bidez. Hain zuzen ere, oraindik lanak hasteko baimenik ez dutela, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin ez daudela hitzartuta eta finantzaketa guztia lotu gabe dutela azaldu dute eskaeran.
Bestalde, proiektuaren aldeko eta bultzatzaile izan den PSE-EEk, beste testu bat aurkeztu du PPrekin batera, Metro Donostialdearen alde. Ez du nahikoa babesik jaso legebiltzarrean. UPD bestalde, metroa beharrezkoa ez dela uste duen arren, abstenitu egin da.
Ingurumen eta Lurralde Politika sailburu