'Europa Konstelazioa' arte garaikidearen erakusketa ireki dute San Telmo Museoan
Europa Konstelazioa arte garaikide erakusketa-proiektua da. San Telmo Museoan erakusgai jarri dute, sare zabalago baten baitan; Europako beste hainbat hiri lotzen baititu; Oslo, Lodz, Londres, Brusela, Minsk, Istanbul eta Novi Sad. Goethe Institutek eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak ekoiztu dute. Europar Batasuneko Kultura Programaren babesa jaso du eta Peio Agirre izan da komisarioa. San Telmo Museoko Laborategian ikusgai izango da erakusketa, gaurtik martxoaren 21era, eta sarrera doakoa izango da.