Frantzian atxilotu duten euskal herritarretako bat Oier Ibarguren donostiarra dela diote
ETAkoak direlakoan, bi lagun atxilotu dituzte Frantzian.
Frantziako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu. Moulins herrian atzeman dituzte, Espainiako Barne Ministerioak baieztatu dutenez. Fernandez Diezek nabarmendu du atxiloketak ez direla kasualitatea izan, Frantzia eta Espainiaren artean antolatutako polizia operazio baten ondorioz gertatu direla.Informazio horren arabera, lapurtutako auto batean zihoazen biak, eta Moulinseko hotel batean atzeman ditu Frantziako Poliziak.
Ofizialki ez dituzte atxilotuen izen abizenak plazaratu, baina Efe berri agentziak zabaldu du horietako bat Oier Ibarguren Sarasola donostiarra dela.
Ibarguren 2009ko azaroan atxilotu zuten, beste bost gazte donostiarrekin batera, Segi erakundea berrosatzea egotzita. 2010ean aske utzi zuten, fidantza ordaindu eta gero.