Giza katea ospitalearen inguruan. (Argazkia: K. M.)
Behin behineko langileen egoeragatik protestatzeko, 200 langiletik gora bildu dira.
Giza katea egin dute gaur Donostiako Ospitalean. Bertako langileak bildu dira Eusko Jaurlaritza Osakidetzan egiten ari den murrizketak salatzeko.
Asanblada 2013 izenpean, osakidetzako langileek, behin behineko postuetan dauden beharginen egoera salatu dute. Antolatzaileen arabera 200 eta 250 lagun inguruk hartu dute parte giza katean.
Haien esanetan, azken bi urteetan behin behinean lanean ari diren 2000 lagun kaleratu dituzte. Horrek, gainontzeko langileek euren gain lan karga handiago hartu behar izatea ekarri duela esan dute.
Salatu dute, ordezkapenak gero eta gutxiago egiten direla, “ez bada ia inoiz”, eta honek lanpostuen galerez gain, gaixoak ondo ezin artatzea dakarrela salatu dute. Horregatik gaixoei ere eskatu diete zerbitzuaren inguruko kexak egitea idatziz.
Aurreratu dute protestekin jarraituko dutela.
Langileak giza katean protestan. (Argazkia: K. M.)
Protesta ospitalearen aurrean. (Argazkia: K. M.)