Super erraldoian ere urrezko domina lortu du Jon Santacanak
Jon Santacana eskiatzaile loiolatarrak bigarren urrezko domina bat lortu du Eski Alpinoko Munduko Txapelketa Paralinpiarrean, La Molinan. Super erraldoian izan da azkarrena Santacana, Miguel Galindo gidaren laguntzarekin. Santacanak 1:10:49ko denbora egin zuen, eta Christopher Williamson geratu zen bigarren postuan, 1:11:65eko denborarekin. Dagoeneko, gainera, beste urrezko domina bat lortua zuen, jaitsieran.