
Bigarren eskuko merkatuak hazten ari dira hirian. Grosen, Ondarra tabernan; Easo plazan, Donostitruk… Eta Antiguan, Birdokatu. Hileko lehen larunbatetan egingo dute, Dokan. Otsailaren hasieran egin zuten lehen aldiz, eta jarraipena emango diote. Larunbat honetan egingo dute bigarrena. Goizeko hamarretan irekitzen dute, eta eguerdiko ordubiak arte egoten da zabalik. Bigarren eskuko maukak erosteko aukera ezinhobea da. Postua jarri nahi baduzu idatzi
birdokatu@gmail.com helbidera.