'Euskal Herrian geure hezkuntza!' lelopean Werten erreformaren aurka manifestazioa egingo dute larunbatean
Espainiako Hezkuntza ministro Jose Ignacio Wert bultzatzen ari den hezkuntza erreformaren aurkako mobilizazio eguna antolatu dute LAB, EILAS eta ELA sindikatuek larunbaterako. Protestak izango zirela iragarri zuten, eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak egitea erabaki dute.
Donostian 17:30ean abiatuko da martxa, Bulebarretik,’Euskal Herrian geure hezkuntza!’ lelopean. Erreforma ez ezik, murrizketak ere salatuko dituzte.