Wilhem And The Dancing Animals taldeak Bukowskin joko du ostiralean
Wilhem And The Dancing Animals seikote nafar bat da. Helen Agreda taldekideak, ordea, Donostian ditu bere sustraiak. Le Bukowskin joko dute ostiralean, 20:00etan. Emanaldi berean ere Civil Love musikari donostiarra izango da.
Igeldoko parkean ikusi genituen azken aldiz Wilhem And The Dancing Animals, Kutxa Kultur Festibalen. Seikote nafar honetan donostiar bat aurkitu dugu: Helen Agreda (Aiete, 1983). Guille Fernandezekin batera taldeko burua da. Agredari egindako elkarrizketa ostiraleko astekarian argitaratuko dugu.