Gure Nahia Elkartasuna elkarteak '12 hilabete, 12 tontor' kanpainari ekingo dio
Gure Nahia elkartasuna elkarteak proiektu berri bati ekingo dio. 12 hilabete 12 tontor lelopean, gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko elkartasuna plazaratu nahi dute. Elkarteko kideek Gipuzkoako zenbait gailur adierazgarri igoko dituzte. Gaur emango dute ekimenaren berri, 18:30ean. Bidebietan elkartuko dira, Zabalkuntza Zentroan (Serapio Mujika, 10). Izan ere, gaur Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna da.
Elkartea 2012ko maiatzean sortu zuten, Nahia De Cos haur donostiarraren alde lan egiteko. Kanpaina berriaren azalpenaren bukaeran, Nahia de Cos familiak bere esperientzia partekatuko du entzuleekin.